Olabide Ikastolaren oinarrizko zutabeak

Gasteizko eta Arabako Familien lehen Ikastola kooperatiboa eta bakarra 1963tik. Ikastola Itundua, EIBren sortzailea 1986an. EFQMko kidea 2010etik. Autogestionatua.

Olabideko Hezkuntza Proiektuak ikaslea protagonista egiten du bere bidea, bere bizi-ibilbidea eraikitzeko. Eta hori garatzeko, funtsezko lau zutabe hauetan oinarritzen gara:

1

Izan

Gure haur eta gazteak gaur egungo munduak eskatzen dituen erronkei aurre egiteko gai izan daitezen, pertsonaren ezagutzatik abiatzen gara, gure gizartea ezagutzeko eta norberaren garapen integrala prestatzeko. Mundutik Ikastolara eta Ikastolatik mundura.

2

Eduki

Olabideko baliabideak eta espazioak, eta, batez ere, gure Hezkuntza Proiektuaren ardatz nagusia den PERTSONA: Ikaslea, Bidelaguna eta Familia.

3

Jakin

Psikologia, antropologia eta neurozientziaren bidez gizakia ezagutzeak ikaskuntza arduratsuaren prozesurik onena egituratzen laguntzen digu.

4

Egin

Geure berezko pedagogia, ikaskuntza, irakaskuntzaren aurrean kokatzen duen estiloa. Haurra bere ikaskuntza-prozesuaren protagonista bihurtuz, bere bertsiorik onena garatzeko, konfiantza baita gure lanaren oinarria.

Haurrak eraikitzen du bere bizi-ibilbidea.

Asier Ruiz de Viñaspre

Profesor de primaria