Ziklo bakoitzak arreta berezia eskatzen du.
2 urtetik 18 urtera, lau etapa eta bide bera.

OLABIDE Ikastolaren helburua da haur bakoitzak bere bertsiorik onena garatu dezan laguntzea, elkarrekin egingo dugun 2 urtetik 18 urtera bitarteko ikaskuntza-bide horretan.

Izan ere, Olabiden ziklo guztiak continuum bat dira, ibilbide malgua, atsegina eta etapa bakoitzak eskatzen duen arreta berezituarekin. Laguntza pedagogikorako etengabeko zerbitzua dugu, ikasleari bidaia honetan akonpainamendua emateko. Ikasteko, pertsonalak diren edota integratzeko zailtasunei soluzioa aurkitzeko. Eskola-, bokazio-, pertsona- eta familia-orientazio ona kudeatzeko. Eta gure Hezkuntza Proiektua etengabe hobetzen laguntzeko.

Ikasleak dira prozesu honen protagonista eta maisuak eta andereñoak beren bidaiaren lagun bilakatuko gaituzte; Haur Hezkuntzan hasiko, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzatik pasako eta Batxilergoan amaituko den bidaia.

Lehen Hezkuntza

Giro atsegin eta dibertigarrian, aniztasuna eta inklusioa oinarri hartuta, ikasteko ibilbide pertsonalizatuak eraikitzen ditugu, haurraren ezagutza, egiten jakitea eta izatea landuz.

Beren gaitasunak indartzeko,
haur bakoitzak bere erritmoa

Bidaia-lagun gisa, bidelagunek ikasle bakoitzaren gaitasunak eta trebetasunak indartzeko lan egiten dute.

Ikaskuntza kooperatiboaren alde egiten dugu lan egiteko modu gisa, pertsona guztiak integratzeko aukera emanez. Lanaren emaitza pertsona bakoitzaren egoera eta ahaleginaren arabera ebaluatzen dugu, inoiz konparaziorik egin gabe.

Benetako eta diziplinarteko proiektuak lantzen eta garatzen ditugu, ikaslearen konpetentzia guztiak modu integralean bultzatzeko. Beraien gaitasun zientifikoak pizten ditugu, teknologien eta hizkuntzen ahalmena ezagutarazten diegu, eta gure kultura-ondarearekiko begirunea eta interesa sustatzen ditugu.

1

Pertsonak

Beren konpetentzia guztiak modu konbinatuan erabiltzeko gai diren pertsonak, benetako proiektuetan parte hartuz.

2

Ikasi

Pentsatzen, egiten eta egoten ikastea.

3

Esnatu

Inguruko munduarekiko interesa piztea, ekimena eta autoestimu handia duten pertsonak izateko.

Lehen Hezkuntzako ikasketa-plana.

Euskara eta Literatura

Proyecto 01

Gaztelania

Proyecto 01

English

Proyecto 01

“Mateak izugarri gustatzen zaizkit. Eta baita zientzia klaseko laborategiko esperimentuak edo saskibaloian jokatzen dugunean ere… Gauza asko gustatzen zaizkit eta. Ezin dut bakarra aukeratu.”

Ander, 9 urte

Lehen Hezkuntzako ikaslea